Close

Not a member yet? Register now and get started.

lock and key

Sign in to your account.

Account Login

Forgot your password?

Zer da proiektu hau?

Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia proiektua euskal gazteriak Giza Eskubideekin konpromiso aktiboa izatea sustatzea xede duen proposamen bat da, eta horretarako, topaleku bat eskaintzen zaie beren ideiak eta kezkak komunean jar ditzaten eta esparru honetako jarduera-ekimen zehatzak gara ditzaten.

Laborategiaren helburua da aldaketak bultzatzeko hezkuntzaren arloan ekimen sortzaileak eratzea, eta zehazki, gazteek sor ditzatela, beren begirune ikuspegian, giza eskubideen sustapenean eta hainbat kontzeptutan oinarrituz (hala nola elkartasuna, gizarte justizia edo mundu globala), eta egunero erabiltzen dituzten komunikazio-kanalen bidez egin dezatela, adibidez, gizarte-sareen bidez —sarritan salaketarako eta norbere iritzia adierazteko plataforma gisa erabiltzen baitira—, edo ikus-entzunezko hedabideen bitartez —munduari buruz duten ikuspegia adierazteko eta gizarte justiziaz baliatzeko erabiltzen baitituzte—.

Proiektuan parte hartzen duten gazteek parte-hartze aktiboan oinarrituz hausnartuko eta lan egingo dute gure mundu globaleko errealitateen arloan, kontzeptu eta ikuspegi geopolitiko orokorretatik abiatuz, Mendebaldeko Saharako gatazkan kontzentratuz eta bi alderdi horiek beren bizitza eta errealitateekin erlazionatuz.

Hausnarketa hiru ardatz zehatzetan kontzentratuko da, eta ardatz horiek jardueran sakonki jorratuko dira:

Generoa eta feminismoa: Mendebaldeko Saharako emakumeen errealitatea gutxi landu den eta gutxi ezagutzen den errealitate bat da. Orain arte gatazka ez da analizatu generoaren ikuspegitik. Emakume saharauiak dira indarkeriaren ondorio handienak jasan behar izan dituztenak, bai beren bizitzan zuzenean izan dituen eraginengatik, bai galeren edota lekualdaketen ondorioak nagusiki emakumeek pairatu dituztelako, baita beren familietan hartu behar izan zuten rolaren ondorio ekonomiko eta sozialengatik ere.

Baliabide naturalak: Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen espoliazioa errealitate bat da eta ezinbestean dago erlazionatuta saharauiek pairatzen duten okupazio egoerarekin. Nazioarteko legeria ez da betetzen eta baliabide naturalen ustiapenaren etekinak ez dituzte saharauiek eskuratzen. Hori guztia oztopo handia da bertako biztanleen garapenerako: potentzia okupatzaileak irabaziak ez ditu hezkuntzara, osasunera, azpiegituretara edo inbertsio publikoetara bideratzen. Okupazioa herri hori politikoki eta ekonomikoki menperatzeko tresna bat da, eta saharauiak kontrolatzea eta beren baliabide naturalak ustiatzea ahalbidetzen du.

Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, baliabide naturalen kontrolean eragin argia duen kategoria zabalago bat bezala. Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak funtsezkoak dira bizitza duina izateko eta askatasunez bizitzeko. Mendebaldeko Saharako eremu okupatuetan sistematikoki hausten dira, eta urraketa horiek saharauiak zapaltzeko estrategia gisa erabiltzen dira, baita erabakiak hartzeko, aldarrikapenak egiteko eta beren eskubideen alde borrokatzeko duten gaitasuna murrizteko ere. Era berean, bertan nahiz nazioarteko elkartasun mugimenduen bidez ahalegin kolektiboak mobilizatzeko funtsezkoak diren arau-esparru eta oinarri onartuak eskaintzen dituzte.

Proiektuan bi fase bereizten dira:

1. FASEA:URTARRILA-MARTXOA, ekimenen laborategia aurkeztea eta eztabaidatzeko eta materialak trukatzeko foroak martxan jartzea.

2. FASEA:APIRILA, “Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia” martxan jartzea.

1. FASEA

Ekimenen laborategiaren aurkezpena

 

Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia” proiektua urtarrilean aurkeztuko da.

 

Urtarrilak 21: Donostia, 19.00h, Biblioteca central, San Jeronimo s/n

 

Urtarrilak 22: Bilbo, 19.00h, Hika Ateneo, Muelle de Ibeni, 1

 

Urtarrilak 23: Gasteiz, 19.00h, Sala Luis de Juria, General Álava, 7

 

Bertan izango dira:

  • Juan Soroeta, UPV-EHUko nazioarteko zuzenbideko irakaslea eta Mendebaldeko Sahararekin lotutako gatazkaren eta autodeterminaziorako eskubidearen arloko aditua.

  • Arantza Chacón, Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Arabako Adiskideen Elkarteko proiektuen arduraduna, Emakume Saharauien Nazioarteko Batasunaren Aldeko Euskal Sarearen koordinatzailea.

Mendebaldeko Saharan giza eskubideen egoera nolakoa den azalduko dute, apirilaren 4an, 5ean eta 6an ekimenen laborategiaren faseetan proposatuko diren jardueren sarrera gisa.

Aurkezpenean, proiektuaren web orria martxan jarriko da, eta egun horretan, eztabaidatzeko foro bat abian jarriko da nahi dutenek apirilean garatuko diren lan-arloak ezagutzen hasteko aukera izan dezaten.

Horretarako, web orria azalduko da, baita bere funtzionamendua eta ekimenaren nondik norakoak ere.

P { margin-bottom: 0.21cm; }

Eztabaidatzeko eta materiala trukatzeko foroak

URTARRILETIK MARTXORA:

  • Eztabaidatzeko eta materiala trukatzeko FOROA martxan jarriko da.

  • FOROA martxan jarriko da eta hiru arlo bereiziko dira: baliabide naturalak; generoa eta feminismoa; eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

  • Arlo bakoitza esparruko aditu batek dinamizatuko du, eztabaidagaiak proposatuko ditu eta partaideen sarrerak dinamizatuko ditu.

  • Dinamizatzaile horiek berak arduratuko dira foroan planteatu diren eztabaidagaien inguruko materiala (ikus-entzunezkoa, idatzizkoa, etab.) eskuragarri jartzeaz.

  • Otsailean eta martxoan hainbat egun zehaztuko dira (aldez aurretik jakinaraziko dira), eta egun horietan, partaideek zenbait orduz eremuko adituekin lan-arloen harira (baliabide naturalak, generoa eta feminismoa eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak) dituzten kezkak eztabaidatu eta komunean jartzeko aukera izango dute; aditu horiek gero ekimenen laborategiko tailer presentzialetan parte hartuko dutenak izango dira.

Generoari eta feminismoari buruzko foroaren dinamizatzailea:Marian Hasenna, Emakume Saharauien Nazioarteko Batasunaren (UNMS) Aldeko Euskal Sareko kidea.

Baliabide naturalei buruzko foroaren dinamizatzailea: Jésus Garay, Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Arabako Adiskideen Elkartearen presidentea eta sortzailea.

Eskubide ekonomikoei, sozialei eta kulturalei buruzko foroaren dinamizatzailea: Arantza Chacón, Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Arabako Adiskideen Elkarteko proiektuen arduraduna eta Emakume Saharauien Nazioarteko Batasunaren Aldeko Euskal Sarearen koordinatzailea.

Web orriko informazioa

Web orri honetan honakoa jaso da:

  • Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko informazio orokorra

  • Errepublika Arabiar Saharaui Demokratikoaren Arabako Adiskideen Elkartearen inguruko informazioa

  • Proiektuaren laburpena

  • Informazioa hizlariei buruz

  • Jardueren programa eta egutegia

  • Giza Eskubideei buruzko materialak, saharauien zein eskubide urratzen ari diren ulertzen laguntzeko

  • Hainbat esteka

  • Eztabaida-foroa

  • Apirilean egingo diren tailerretan izena emateko formularioa

2. FASEA

Tailer presentzialak

Mendebaldeko Sahararako Giza Eskubideen arloko ekimenen Laborategia apirilaren 4an, 5ean eta 6an egingo da.

Apirilaren 4a, ostirala, Ortuño gela, Montehermoso, Vitoria-Gasteiz

Apirilaren 5a eta 6a, larunbata eta ingandea, Barriako aterpetxea (Narbaja 01280)

OHARRA: tailerretan izena ematea doakoa da, Elkartea arduratuko da lekualdaketa-ostatu-eta mantendu gastuez Barria Aterpetxean egingo diren tailer presentzialetan.

TAILERREN PROGRAMA:

http://www.saharaelkartea.org/ekimenlaborategiaprograma.pdf

Izena eman:

http://laboratorioddhh.info/eu/tailerretan-izen-ematea/

Edo:

sensi@saharaelkartea.org   helbidera idazten

 

SAIOEN EGITURA:

1. eguna

  • Mundu-mailako eta Mendebaldeko Saharari buruzko Giza Eskubideen esparrurako hurbilketa teorikoa eta kontzeptuala hiru lan-arlo nagusitan (baliabide naturalak, generoa eta feminismoa, eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak).

2. eta 3. eguna

  • Taldekako lana gaien arabera, ekimen berezi eta sortzaile bat prestatzeko, generoaren ikuspegia barne hartuz, gizarte-mobilizazioko, prestakuntzarekin lotutako edo eragin politikoa izateko alternatibak proposatzeko, munduko eta, zehazki, Mendebaldeko Saharako giza eskubideen egoeraren arloan.

  • Partaideei askotariko materialak entregatzea, ekimenak sortzeko (ordenagailu eramangarria, Interneterako sarrera, bideokamera bat, grabagailu bat, material suntsikorra).

  • Taldeek erabiliko duten laneko metodologia hautatzea (gizarte-sareak, musika, ikus-entzunezkoak, etab.).

  • Ekimenak sortzea

  • Giza eskubideekin lotuta sortu diren ekimenak gainerako taldeei aurkeztea.